2014/12/15

BALENCIAGA EZARTZEN: EHUren 2014 IRUDI SARIA

http://www.ehu.es/ehusfera/arkitekturakultura/2014/12/11/balenciaga-ezartzen-ehuren-2014-irudi-saria-premio-imagen-upv-2014/

2014/05/08

LA ENCARTADA. MODA ETA TRADIZIO GARAIKIDE TOPAKETAK



Balenciaga Ezartzen erakusketa Moda eta Tradizio garaikidearen lehen topaketa-ren barruan gongo da. Proprama ondorengo web orrian ikusi daiteke:






Maiatzak 23/24 egunetan La Encartada Museoan ekitaldi ezberdinak izango dira, tartean, gure erakusketa!  www.laencartada.com/exposiciones/balenciaga-ezartzen



Hona hemen, Museoak bidalitako erakusketaren argazkiak:



2014/04/29

MAIATZAK 5-etik AURRERA BALMASEDAN

Beste "Balenciaga Ezartzen" erakusketa bat laister!
Maiatzaren 5-etik aurrera eta uda osoan zehar, erakusketa Balmasedan kokatzen den La Encartada Museoa - n egongo da ikusgai. Erakusketa, maiatza bukaeran antolatuko diren "La Encartada. Encuentros de moda y tradición contemporánea" ekimenaren barruan antolatzen da. (ekimenaren programa aurrerago azalduko dugu)



Egun hauetan muntaia prestatzen izan gara eta museoa ezagutzeko aukera izan dugu. Benetan altxor bat da 1892an sortu zen txapel fabrika horrek barruan gordetzen duena… 



La Encartada Museoa duela urte batzuk zaharberritu den ondare industriala da, fabrika, museo bihurtuz. Bertan artilezko puntu-lanak fabrikatu dira 1992 urterarte. Oso ezagunak eta estimatuak izan diren "Boinas La Encartada" txapelak bertan ekoiztu dira. 100 urtez martxan egon den makinaria oraindik bertan dago. Iraultza industrialaren ispilu, benetan interesgarria da fabrikaren inguruko historia eta erabiltzen zen txapelak ekoizteko lan prozesua gertutik ezagutzea.






Museoa ezagutzeko aitzaki ezinhobea da "Balenciaga Ezartzen" erakusketara hurbiltzea. Animatu!!